




Asteburu osoa, ostiraletik igandera.
BEZa barne
Asteguneko prezioa gau bakoitzeko.
BEZa barne
Prezioa gau bakoitzeko
BEZa barne
Prezioa eguneko
BEZa barne
Santiagomendiko ermita alboan, 26 pertsonentzako lekua duen instalakuntza berritua. Taldeentzako egokia, natura ingurune ezin hobean kokatua. Donostia eta Hernani bertan dituela eta naturaren lasaitasunaz gozatzeko aukera. Umeek jolasteko aukera anitzak dituztelarik. Sagardotegi bikain asko gertu dituelarik.
Antzinako (XIII.mendeko) Santiago baselizaren ondoan dago, izen bereko mendiaren gailurrean, 298 metrotara. Astigarragako gune geografikoaren erdian, gutxi-gora-behera. Bere kokapen estrategikoak, hirigunetik 2,5km.tara eta Donostia, Errenteria, Hernani eta Oiartzun bezalako herrietatik 10 km baino gertuagora, eta baserritar kutsuko ingurua zabaltzen duen bakeak eta lasaitasunak, bai eta ingurune osoan hedatzen den ibarrez eta mendiz gozatzeko toki paregabea bihurtzen dute.
Aterpearen kanpoaldean, halaber, picnic-erako 10 mahai, sofa moduko beste 5 eserleku eta harri-txikiko zabalgunea du, baita belardi zabala ere. Bertan, etnografi parkea kokatua dago.
Aterpetxe gisa, bereziki asteburuetan eta oporraldietan erabil liteke. Oso ekipamendu egokia da, barnetegiak, ikastaroak, jardunaldiak eta abar egiteko, baina edozein jardueretarako aloka liteke, baita lagun-taldeek ere.
2006an berritua dagoen eraikuntzak 308 m2ko azalera du bi solairuetan banatuta, eta 26 pertsonentzako lekua du. Ondorengo ekipamendua du aterpeak: